Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluak Gregarious 2019 Sarien banaketa hartu zuen abenduaren 12an. The League of Gregarious klubak antolatzen du sariketa, hainbat esparrutan norbanakoek egiten duten esfortzua, konpromisoa, elkartasuna eta leialtasuna saritzeko. Saria jaso zutenen artean zegoen Movistar Team taldeko Imanol Erbiti txirrindularia. Jakina da Hiriberriko txirrindularia talde gizon bikaina dela, umila, luxuxko gregario eta ezkutaria, bere liderren alde hustu egiten dena. Bada, bere lanak aitortza izan du. Albistegietako Rocio Martinez kirol kazetariaren eskutik jaso zuen saria Erbitik, “nazioarteko tropelean erreferentea izateagatik, ibilbidean kapitain bikaina eta bere liderrendako ezinbesteko txirrindularia” izateagatik.