Auto-istripua autobian

Guaixe 2020ko urt. 27a, 18:58

Suhiltzaileak, medikuak eta erizainak lanean. Argazkia: @bomberos_na

Foruzaingoa ikertzen ari da kontrako norabidean zihoan ibilgailu batek eragin duen.

Sakanako Autobian (A-10), Hiriberri Arakil parean bi autoren arteko talka izan da 12:36 aldera. Ezbeharraren tokira foruzainak, Altsasuko eta Iruñeko suhiltzaileak eta osasun taldea joan da. Zauritutako bi gizonezko izan dira. Haietako bat autotik suhiltzaileek atera behar izan dute. Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte. Foruzaingoa ezbeharra ikertzeaz arduratu da. Argitu beharrekoen artean dago ibilgailuetako bat kontrako norabidean joaten ote zen.