Ihoteak-Inauteriak 2020

Aittetarko, eta gehiago

Guaixe 2020ko otsailaren 28a

Aittetarko.

Hiriberriarrak mozorratzeko eguna izanen dute biharkoa.

Txitera elkartean emanen diote hasiera aurtengo ihoteari hiriberriarrei. Eta inauteriei dagokien moduan eginen dute hori: jaten eta edaten. Izan ere, 11:30ean trikipoteoa izanen da Txitera elkartean. Trikitilarien doinuak animatuta eta gorputza tenplatu ondoren, elkarren indarrak neurtzeko hiriberriarrek herri kirol saioa eginen dute. 14:30ean mahaiaren bueltan eseriko dira mozorrotuak, baina horren aurretik, 14:00etan, mozorrotuen talde argazkia eginen da. 

Majo bazkaldu ondoren, Txitera elkarteak mus, pintxazo eta partxis txapelketak hartuko ditu. Gorputzak mahaitik jaiki eta ariketa pixka bat egitea eskatzen dienean, 19:30ean, sokatira eta txapela jaurtiketa neurketak izanen dira. Ihotea despeditzeko garai bateko inauteriko pertsonaiari, aittettarkori, betiko akabera emanen diote: sua. Haren inguruan moxorroak ibiltzen ziren, eskuan erratza edota zigorra zutela eta jendea berotzen zuten. Gerta daiteke haietakoren bat agertzea.