Txirrindularitza

Imanol Erbiti Tourreko eguneko ihesaldian sartu da

Guaixe 2020ko ira. 10a, 14:40

Gaur Tourreko etaparik luzeena jokatzen ari da eta eguneko ihesaldian sartu da Hiriberriko txirrindularia

Gaur Chauuvignyn hasi eta Sarranen despedituko da Tourreko etapa, aurtengo etaparik luzeena, 218 kilometrokoa. Ihesaldietarako aproposa den etapa bat da, eta hala pentsatu du ere Imanol Erbitik (Movistar Team), Hiriberrikoa eguneko ihesaldian sartu baita, Luis Leon Sanchez (Astana), Nils Politt (Israel Start-Up Nation), Max Walscheid (NTT Pro Cycling), Kasper Asgreen (Deceuninck-Quick Step) eta Mathiei Burgaudeau (Total Direct Energie) txirrindulariekin batera. Tropel nagusiari 2:30 minutuko aldea ateratzen diote helmugarako 136 kilometroren faltan.