Txirrindularitza

Tropelak Erbitiren ihesaldia zapuztu du

Guaixe 2020ko ira. 10a, 16:44
Erbiti gainditu duteneko unea.

Eguneko ihesaldian sartu da Hiriberriko txirrindularia, baina tropeletik salto egindako taldetxo batek harrapatu du

Imanol Erbitik (Movistar Team) eguneko ihesaldian hartu du parte, baina tropeletik ihes egin duen taldetxo batek Erbitiren asmoa zapatu du. Une honetan, Hirschi dago ihes eginda, Soler 29 segundora eta Alaphilippe segundo batzuk beranduago. Tropela 2:00ra dago.