Txirrindularitza

Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre denboraldia mustutzera

Guaixe 2021ko ots. 11a, 10:31

Hiriberriko txirrindulariak gaur, osteguna, hasi eta igandean despedituko den Provenceko Tourrean abiatuko du denboraldia; baita Astanako Gorka Izagirrek ere

Gaurtik, ostegunetik, igandera bitartean jokatuko da Provenceko Tourra eta bertan estreinatuko du denboraldia Imanol Erbiti txirrindulari sakandarrak. Baita Astana taldeko Gorka Izagirrek ere. 

Hiriberriko txirrindulariaren lana Enric Mas liderra laguntzea izango da, ibilbide gogorra izango duen 4 eguneko lasterketan. Ziordian bizi den Gorka Izagirrek Aleksandr Vlasov eta Alexey Lutsenko taldeburuak babestuko ditu. Mont Ventoux gainaren ondoan dagoen Charlet Reynard mitikoak baldintzatuko du Provenceko Tourra. Alaphilippe (Deceuninck Quick Step), Egan Bernal (Ineos) eta Enric Mas (Movistar Team) dira proba irabazteko faborito nagusiak.