Pandemiak gidabaimena lortzeko azterketak egiteko itxaron zerrendaren arazoa handitu du.
1. Zergatik erabaki zenuen gidabaimena ateratzea?
Azkenean, herri txiki batean bizi zarenean edozer gauzatarako kotxea behar duzu. Kotxearekin ez duzu beste pertsona baten menpe egon behar hara eta hona joateko. Nik nahi dudan tokietara lasaiago joateko nahi nuen karneta.
2. Aurretik gidatzearen eta kotxearen inguruko zerbait bazenekien?
Ez neukan ideiarik. Zerotik hasi naiz. Gainera, ni nahiko beldur nintzen eta irakasle batekin lasaiago joango nintzela uste nuen. Orain arte kopilotu izatera mugatu naiz.
3. Non jaso dituzu klaseak?
Nire lagunak Irurtzungo autoeskolan ari ziren eta oso pozik zeudela esan zidaten; ikasten ari zirela. Irurtzuna joan nintzen. Praktiken lehenengo klasea Sakanan barna egin genuen, kotxea lasaiago ezagutzeko eta gero egunero Iruñera joaten ginen.
4. Nolakoa da gidabaimena ateratzeko prozesua?
Egoera normal batean aste batean zehar klaseak ematen dituzte eta han bertan emandako gaiaren inguruko testak egiten dituzte. Gero prest daudenean azterketa teorikora aurkezten dira.
5. Eta nolakoa izan da zure esperientzia?
Konfinamenduaren ondoren eman nuen izena, eta neurriak direla eta ezin zenez klasea batean egon, online egin dugu. Egunero esteka bat bidaltzen zuten eta bertan sartzen ginen. Irakasleak power point batekin pantaila elkarbanatzen zuen eta hizketan azaltzen zuen. Bakoitzak bere etxean entzuten genuen. Testak ere bakoitzak bere kabuz egiten zituen. Irakasleari galderak egiten egon beharrean, bakoitzak bere kabuz egin behar genituen.
6. Beraz, lehenengo konfinamenduaren ondoren, harremanak online izaten jarraitu zuen?
Bai, eta nik uste horrela jarraitzen duela.
7. Azterketa teorikoa nola egin duzue?
Azterketa Iruñean egin genuen, eta aretoaren edukiaren erdia sartu behar zen. Eskularruekin egin behar izan genuen azterketa, badaezpada. Maskara jantzita, noski.
8. Zenbat luzatu zaizu prozesua?
Udan eman nuen izaena eta irailean azterketa teorikoa egin nuen. Bi hilabete horietan mundua gelditu zenez, eta aurretik praktikoa egiteko itxaron zerrenda zegoenez, ilara handitu da. Orduan, bi hilabete horietako jendea hor gelditu zen geldirik. Gainera, jende askok konfinamendua baliatu du teorikoa ateratzeko, beraz, lortzeko orduan… ataskuak jarraitzen du. Bi edo hiru hilabete itxoiten egon nintzen. Kanpoan ikasten dudanez ere, kotxea ongi ezagutzeko klaseak jarraian eman nahi nituen, eta horregatik eguberrietako oporretara arte itxoin nuen. Azkenean, ondo moldatu gara, eta lortu dugu.
9. Azterketa praktikoa egin berri duzu, nolakoa izan da?
Azterketa banaka egiten da, irakaslea, aztertzailea eta hirurak joaten gara. Leku berdinean hasi eta bukatzen da, eta ikasle batetik bestera irakasleak eserlekua eta bolantea garbitu behar ditu. Maskara jantzita eraman behar da eta gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu. Azterketak 20 minutu inguru iraun zuen, eta bukatzean atea irekita utzi behar da ere.
10. Koronabirusaren aurretiko egoerarekin, aldea badago?
Orain zailagoa da. Egoera normal batean atzean beste lagun bat joan daiteke, eta horrek lasaitasun gehiago ematen du. Bakarka irakaslearekin eta aztertzailearekin bakarrik, maskara jantzita… Ez da erraza.
11. Galdera garrantzitsu bat, kotxea baduzu?
Etxean kotxea badugu; ez da nirea izango baina erabili ahalko dut. Txandaka. Nafarroatik ezin garenez atera, pixkanaka ohituXabi Montesinos autoeskolako irakaslea eta Amets Oteiza Aranguren ikaslea.