Autobus geltokia tokiz aldatu dute

Guaixe 2021ko mar. 11a, 11:03
Dagoeneko autobus geltoki berrian gelditzen dira ibilgailuak. Hor markesina jarriko du Arakilgo Udalak.

Orain artekoa bihurgune baten erdian zegoen eta ez zen tokirik egokiena.

Trenbidearen ondoan, Goailde kaleko 1. zenbakiaren ondoan dago Hiriberri Arakilgo autobus markesina. Toki horretan errepideak bihurgunea egiten du. Eta autobusen bat bidaiariak hartu edo uzteko geldituz gero arazoak sortzen ziren, beste ibilgailuak autobusa aurreratzeko segurtasunik gabe gelditzen ziren, kontrako norabidean norbait etortzen zen ez zutelako ikusten. 


Satrustegirako norakoan autobusa etxebizitza familia bakarren parean geldituko da.

Arazoaren jakitun, Nafarroako Gobernuaren Garraio Zerbitzuak Hiriberri Arakilgo autobus geltokia tokiz aldatzea erabaki du. Aurrerantzean autobusak Goialde eta Eskolarantz kalearen bidegurutze ondoan geldituko dira. Horretarako propio margotu dituzte seinaleak errepidean baita trafiko seinaleak jarri ere. Errepidearen iparraldeko aldean porlanezko espaloi zabal bat egin du zerbitzuak. Han bidaiariak babesteko markesina jarriko du Arakilgo Udalak. Kontzejuak aukeratu du modeloa, Etxarri Aranazko Gartziandia zurgindegiarena hain zuzen ere. 


Bihurgunearen erdian dagoen markesina dagoeneko ez da erabiltzen.

Hiriberri Arakilgo Kontzejua arduratuko da gaur egun dagoen markesina kentzeaz. Guztiak hondakindegian bukatuko du. Azkenik, urtearekin batera kontzejuan bertan aldaketa egon da. Zortzi urtez kontzejuko presidente izan ondoren, Jose Luis Legarra Muruzabalek ardura Javier Arrieta Anizi pasa dio.