Txirrindularitza

Imanol Erbiti Paris-Nizan

Guaixe 2021ko mar. 8a, 12:00
Imanol Erbiti, Paris Nizako aurkezpenean. Argazkia: Movistar Team.

Atzo hasi zen eta igandean despedituko da Tourraren atzetik Frantziako proba ezagunetakoa dena

Atzo abiatu zen Paris-Niza lasterketa ezaguna, atariko proba laburrarekin. Bertan ari da Imanol Erbiti (Movistar Team). Hiriberriko txirrindularia Matteo Jorgenson, Jorge Arcas, Johan Jacobs, Sebastian Mora, Gregor Mühlberger eta Josea Joaquin Rojas taldekideen laguntzaile eta talde gizon fina izango da. 

Lehen etapa nahiko mugitua eta urduria izan zen, ihesaldiz josia, eta Richie Portek proba utzi behar izan zuen, erorikoa izan eta gero. Azkenean esprintean erabaki zen etapa eta Sam Bennet (Deceuninck-Quic Step) gailendu zitzaien Arnaud Demareri (Groupama) eta Mads Pederseni (Trek). Imanol Erbiti 86. postuan sartu zen, denbora berean. 

Gaur 2. etapa jokatuko da, etapa laua, 188 kilometrokoa, esprinterrendako aproposa. Asteartean erlojupekoa izanen da eta ostegun, ostiral, larunbata eta igandean etapa menditsuak. Paris-Niza igandean despedituko da, Nizan.