Goi mailako txirrindularitzaz disfrutatu dute zaleek asteburuan. Paris-Nizan, Primoz Roglicek (Jumbo) garaipena ia eskuetan zuen, baina eroriko gogorra izan zuen esloveniarrak helmugarako 5,8 kilometroren faltan Cote de Duranos jaisten ari zela. Ezkerraldea kolpatuta eta bizikleta matxuratuta zuela ihes egin zutenak harrapatzen saiatu zen Roglic, baina ezinezkoa izan zen eta Schachmannek (Bora) lortu zuen Paris-Niza irabaztea, Vlasovi (Astana) 19 segundo eta Ion Izagirreri (Astana) 23 segundo aterata.
Imanol Erbitik talde lan ikusgarria egin zuen beste behin, kasu honetan sailkapen orokorrean 8. sailkatu zen bere taldekide Matteo Jorgensonen alde bereziki. Movistar Team taldean oso pozik daude Jorgensonen progresioarekin. 21 urterekin, Paris-Nizako txirrindulari gazteena zen Jorgenson estatubatuarra eta Top-Tenean sailkatu da. Jorgensonek taldekideek bere alde egindako lana biziki eskertu du eta taldean oso pozik daude trebatzen ari diren perla berriarekin.