Txirrindularitza

Imanol Erbiti oso ongi Gent Weweigemen

Guaixe 2021ko mar. 29a, 09:47

Hiriberrikoa proban aritu zen euskaldun bakarra izan zen, onenen taldean sartu zen eta 24. postuan sailkatu zen, van Aert txapeldunetik 2 minutura 

Imanol Erbiti (Movistar Team) izan zen 80. Gent Weweigemen proba ezagunean parte hartu zuen txirrindulari euskaldun bakarra. Hiriberrikoak sekulako lana egin zuen eta lasterketan onenen taldean sartu zen, aurretik zihoazen 25 txirrindularien taldean. Azkenean Erbiti 24. postuan iritsi zen helmugara, 2 minutura, 18. postuan sailkatu zen Ivan Garcia Cortina taldekidea lagundu eta gero. Lasterketa Wout van Aert (Jumbo) txirrindulariak irabazi zuen, esprintean, Nizzolo (Qhubeka) eta Trentin (UAE) txirrindularien aurretik.