Txirrindularitza

Imanol Erbitiren txanda

Guaixe 2021ko eka. 1a, 12:15
Imanol Erbiti, Dauphinéko lehen etapan taldea gidatzen. Argazkia: BettiniPhoto.

Movistar Team taldeko Hiriberriko txirrindularia Dauphinén ari da, Valverde, Mas eta Lopez liderrendako lanean

Atzo Dauphiné lasterketako 2. etapa jokatu zen, Brioude eta Saugues herriak lotu zituen 173 kilometroko etapa. Lasterketa hasi bezain pronto, 2. kilometroan, eguneko ihesaldia sortu zen. 5 txirrindularik egin zuten aurrera. Ihesaldi horretatik Lukas Poöstlberger austriarrak (Bora) erasoa jo zuen 2. mailako La Forêt de Pourcheressen, eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara eta bera da Dauphinéko liderra. Movistar taldeko Alejandro Valverde 4. sartu zen helmugara eta sailkapen orokorrean 3. postuan dago Murtziako txirrindulari beteranoa. 

Eta hain zuzen ere, Alejandro Valverde, Eric Más eta Miguel Angel Lopez laguntzeko lanetan murgildua dabil, buru belarri, Imanol Erbiti. Hiriberriko txirrindulari beteranoa liderren laguntzaile estimatuenetako bat da Movistar Team taldean.