Kontzejuak epaitza saldu nahi du

Guaixe 2021ko urr. 4a, 09:51
Hiriberri ikuspegia Satrustegitik.

Enkanterako proposamenak lastailaren 15era arte aurkeztu daitezke Arakilgo udaletxean.

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak, enkante bidez, epaitza saldu nahi du. Lotea nagusiki pagoz osatuta dago, nahiz eta haritzak, astigar eta beste zuhaitz hostozabal batzuk ere badauden. Baso aprobetxamenduak 1.384,5 metro kubiko egurreko bolumena du eta harengatik kontzejuak 8.307,22 euro (BEZ kanpo) eskatzen ditu. Aipatu epaitza Urbaranen eta Urbarango harratean dago eta Madotzek eta Hiriberri Arakilek duten elkarrekiko basoaren edo partzuergoaren parte da. Zuhaitz horiek moztea 2020ko Baso Ustiapen eta Hobekuntza Planean jasota dago.