Hiriberriarrek auzolanean jolas parkearen lehen fasea despedituta zuten. Horren ondorioz, haurrendako txirrista eta zabuak jarri zituzten txikienen gozagarri. Parkerako sarbidearen alde banatan banku bana jarri zituzten, gurasoak eseri eta haurrei begira egoteko moduan. Horrekin batera iturri berezia ere jarri zuten: bostehun kiloko harrian Euskal Herriko metalezko mapa txertatuta eta iturria Hiriberri Arakili mapan dagokio tokian jarrita.