Ihoteak-Inauteriak 2022

Mozorro eguna iritsi da

Guaixe 2022ko mar. 4a, 14:19

Mahaira gosaltzera eta bazkaltzera eseriko dira hiriberriarrak. ARTXIBOA

Elkartea arduratzen da inauteria prestatzeaz.

Txitera elkarteak gosaria, bazkaria, kirolak eta txapelketak prestatu ditu biharko, inauteri egunerako. Aittettarko ere bisitan joanen da iluntzean. Eta, harekin batera, moxorroak, koloretako zintadun txanoa, arpileraz edo zakuekin jantzitako eta eskuan erratza edota zigorra dutela. Azken horiekin jendea berotzeko ohitura dute. 

Egitaraua 

  • Otsailak 26, larunbata 
    11:30 Trikipoteoa, Txitera elkartean. 
    12:00 Herri kirolak. 
    14:00 Mozorrotuen herri argazkia. 
    14:30 Herri bazkaria. Ondoren mus, pintxazo eta partxis txapelketak. 
    19:30 Sokatira eta txapela jaurtiketa. 
    20:00 Aittettarko erre!