Ihoteak-Inauteriak 2022

Aitittarko erre arte, ihote

Guaixe 2022ko mar. 7a, 13:57
Hiriberri Arakildarrak mozorrotuta. UTZITAKOA

Aurten inauteriak atzeratu zituzten Hiriberri Arakilen, eta larunbatean atera ziren mozorrotutako herritarrak kalera. Herri bazkarian 40 bat lagun bildu ziren, eta ondoren kalejira eta aitittarko erre zuten, plazan, inauteri garaiari amaiera emanez.