Pello Apezetxea Zubiri Goizuetan jaio zen 1932an eta BERRIA egunkarian egindako elkarrizketa batean kontatu zuen hamabi urte pasa zituela seminarioa, eta gero Etxarri Aranatzen hamar urte egon zela apaiz; 1955tik 1965era. Herritik eta etxetik zetorkion euskaltzaletsuna, baina Sakanako herrian garatu zitzaion euskararekiko atxikimendua; elizan-eta jendearekin euskaraz egiten zutela kontatu zuen. Apezetxea Etxarriko parrokiako koruko zuzendaria izan zen ere, Etxarri Aranazko Abesbatzak sare sozialetan gogoratu duenez: "Gaur izan zirenei esker gara".