Asteburuan Paris-Roubaix lasterketa famatua jokatuko da, galtzadarrien lasterketa gogorra. Larunbatean emakumezko proba izanen da, eta, igandean, gizonezkoena. Eta gizonezkoen proban parte hartuko du Movistar Team taldeko Imanol Erbitik. Hiriberriko txirrindulariak Ivan Garcia, Johan Jacobs, Matthias Norsgaard, Iñigo Elosegi, Oier Lazkano eta Albert Torres izango ditu taldekide.
Aurtengoa Paris-Roubaix lasterketaren 119. edizioa izango da. 257,2 kilometroko lasterketan galtzadarrien 30 tarte daude, 54,8 kilometro egiten dituztenak, horietako asko oso zailak, Arenberg, Mons-en-Pévèle edo Carrefour d l´Arbre, esaterako.