Txirrindularitza

Imanol Erbitiren erorikoa Dauphinén

Guaixe 2022ko eka. 6a, 11:35
Imanol Erbiti, erorikoaren ondoren. SPRINTCYCLING

Eskuinaldean puntuak josi behar izan dizkiote, baina Hiriberrikoak ez du hausturarik

Movistar Team taldeko Imanol Erbitik eroriko gogorra izan zuen Dauphiné Liberé lasterketan. Eskuinaldean hartu zuen kolpea eta zenbait puntu josi behar izan dizkiote, baina kolpe larriaz gain, Valenceko Centre Hospitalierren egindako probetan ez zioten hausturarik ikusi. Hala ere, Dauphinén ez du jarraitzerik izango, eta Enric Mas bere ezkutari finenetako bat gabe geratuko da. Gorka Izagirre izango da bere konfiantzazko laguntzaileetako bat.