Txikiak goizean agotza eta egurra bildu eta elkarte ondoan su emateko prest utziko dute. Herriko elkartearen, Txiteraren ondoan elkartuko dira hiriberriarrak udako solstizioa ospatzera. 20:00etan sua piztu eta haren gainean saltoka ibiliko dira. Elkarteko zuzendaritzako kideek txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatu eta haiek jateko eskainiko dituzte.