Txirrindularitza

Imanol Erbiti Tourretik kanpo, COVID-19an positibo

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 10:00

Hiriberriko txirrindulariak positibo eman zuen eta atzoko etapan ezin izan zuen irteera hartu

Zoritxarreko Tourra ari da izaten aurtengoa Movistar Team taldearendako. Enric Mas ezinean dabil eta 11. postura jaitsi da –jaitsieretan barne-blokeo bat duela aitortu du, atzo ere ez zuen mailarik eman, eta Gorka Izagirre geratu behar izan zen bere alboan, liderra animatu eta laguntzera, denbora gehiago gal ez zezan–, taldeak ez du etapa garaipenik lortu eta talde urdinean ez da giro. Egoera gehiago katramilatzeko, Imanol Erbiti hiriberriarrak ezin izan zuen atzoko etapako irteeran egon, COVID-19 probetan positibo eman zuelako. 

Aurtengoa Imanol Erbitiren hamahirugarren Tourra zen. Tamalez, ezin izan du bukatu ez sasoi faltagatik, COVID positiboarengatik baizik. Paradoxa. 

Laburbilduz, zoritxarra zoritxarraren atzetik Movistar Team-en, Erbiti talde gizon ezinbestekoa baita.