Irailaren 8an hasiko dira Hiriberri Arakilgo festak

Guaixe 2022ko ira. 5a, 10:54
2019ko Hiriberriko festak. ARTXIBOA

Lau egun festak izanen dituzte Arakilgo herrian: ostegunetik igandera. 

Irailaren 8an, ostegunean, 19:30ean, botako dute txupinazoa Hiriberri Arakilen eta irailaren 11ra arte, igandera arte, festa nagusi izanen da herrian. 

Hiriberri Arakilgo festetako egitaraua

Irailak 8, osteguna

  • 19:30 Txupinazoa.
  • 22:00 Herri afaria.
  • 00:00 DJ Sepporekin musika, Txiteran.

Irailak 9, ostirala

  • 12:30 Trikipoteoa.
  • 14:00 Herri aragzkia.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 16:00 Kantuz Patrice Dumorarekin. 
  • 17:00 Tribiala, mus eta partxis txapelketak. 
  • 17:30 Haur jolasak eta kilikiak. 
  • 20:00 Otamena. 
  • 20:30 Musika Gabezin taldearekin. 
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 00:30 Musika Gabezin taldearekin. 
  • 02:30 Aulkien jolasa. 
  • 04:30 Gaupasa, Txiteran. 

Irailak 10, larunbata

  • 12:00 Puzgarriak. 
  • 12:30 Bermuta Jarauta 69 txarangarekin. 
  • 14:30 Kuadrilla arteko bazkaria. 
  • 16:30 Puzgarriak eta mozorroak. 
  • 17:00 Erronda-ginkana eta DJ ArdiBeltza. 
  • 20:00 Otamena. 
  • 20:30 Musika Biziarun Erromeria taldearekin. 
  • 22:00 Zezensuzkoa. 
  • 00:30 Musika Biziarun Erromeria taldearekin. 
  • 02:30 Mozorro festa. 
  • 04:30 Gaupasa, Txiteran. 

Irailak 11, igandea

  • 13:00 Jesus Mariatxia, Txiteraren atzealdean. 
  • 17:30 Txokolatea, kilikiak eta musika, plazan. 
  • 18:30 Bingoa. 
  • 20:00 Otamena. 
  • 21:00 Zezensuzkoa.