Txirrindularitza

Movistar Team-ek urte batez luzatu dio kontratua Imanol Erbitiri

Guaixe 2022ko urr. 10a, 09:29
Imanol Erbiti Frantziako Tourrean. MOVISTAR TEAM

Hiriberriko txirrindulariak 39 urterekin profesional mailako bere 19. denboraldiari ekingo dio 2023an

Movistar Team taldeak jakinarazi du lau txirrindulariren kontratuak berrituko dituela: Jose Joaquin Rojas, Lluis Mas, Albert Torres eta Imanol Erbiti. Lau txirrindulari hauei 2023ra arte luzatu die kontratua.

Horrela, Imanol Erbitik 2023 denboraldia 39 urte dituela hasiko du, profesional mailan bere 19. denboraldia izango dena, eta guztiak eskuadra edo egitura berean.

Aurtengoa denboraldi arraroa izaten ari da txirrindulari sakandarrarendako. Ez da Vueltan aritu, eta egunotan Italiako Klasikoak jokatzen ari da, erretiroa hartuko duen Alejandro Valverderen konfiantza gizon gisa.