Xakelariak lehian

Guaixe 2022ko abe. 13a, 12:01
2021ko Sakanako Xake txapelketa Iturmendin. ARTXIBOA

Abenduaren 17an, larunbata, Sakanako XII. Xake txapelketa izanen da, Hiriberri Arakilen, Nafarroako txapelketa izanen dena. 

Zaldi Beltza xake taldeak eta Nafarroako Xake federazioak, Arakilgo Udalaren laguntzarekin, Sakanako XII. Xake txapelketa antolatu dute abenduaren 17an, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Hiriberri Arakilgo elkartean. 1.900 puntutik beherako Nafarroako txapelketa izanen da ere. Hogei minutuko zortzi partida jokatu beharko dituzte xakelariek. Irabazten duten lehenengo hirurak maila orokorrean saia jasoko dute, eta gazteen mailan lehenengo biak jasoko dute saria. Izena emate egunean bertan egin behar da 9:30etik aurrera, bost eurotan.