Etxebizitza kooperatiboen inguruan hausnartuko dute

Guaixe 2022ko abe. 20a, 09:45

Abenduaren 20an, asteartea, etxebizitzaren ingurako jardunaldia antolatu dute Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak, Hiriberri Arakilgo kontzeju etxean. 

Etxebizitza lehentasunezko gaia da Sakanan bizi eta lan posible izateko. Nafarroako beste hainbat landa guneetan bezala, etxebizitza murritza dago eta etxebizitza tradizionalen tamaina handia da; horrek eskaintza handitzeko arazoa handitzen du. Etxebizitza kooperatiboen ereduak haro horri irtenbide bat izan daiteke eta abenduaren 20an, asterta, 17:00etatik aurrera, etxebizitza kooperatibo ereduak ezagutzeko aukera izanen da Hiriberri Arakilgo kontzeju etxean. Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako jardunaldia da eta helburua da aztertzea zein aukera eskaintzen dituen utzi egiten diren etxebizitzen erabilera eredu kooperatiboak. 

Egitaraua

  • 17:00 Hernan Cordoba, Erabilera Lagapeneko Eredu Kooperatiboak Katalunian.
  • 18:00 Arianne Kareaga, ELEK Euskal Herriko esperientzia.
  • 18:20 Zeraingo proiektuko kideak, Zeraingo Alokairuko Etxebizitza Publikoak.
  • 18:40 Jone Otxoa, ELEK ereduen finantziazioa, Koop57ren esperientzia.
  • 19:00 Galdera-erantzun dinamika.
  • 20:00 Akabera.