'La Estrella' filmaren emanaldia eta solasaldia

Guaixe 2023ko ots. 24a, 11:18

Martxoaren 2an, osteguna, Arakilgo Emakume Taldeak antolatutako filmaren proiekzioa eta solasaldia izanen da Hiriberri Arakilen.

Martxoaren 8an, Emakumearen Egunaren harira, Arakilgo Emakume Taldea martxoaren 2an, osteguna, 18:30ean, Hiriberri Arakilgo kontzeju etxean bilduko da La Estrella filma ikusteko eta, behin ikusita, haren inguruko solasaldia egiteko.

La Estrella filma

Sinopsia: Estrella auzoko emakume gazte baikora bat da. Garbitzaile lan egiten du eta bere mutillagunarekin bizi da Santa Colomako apartamento umil batean. Zoriontasuna eta ilusioa mantentzen du, nahiz eta inguruan arazo asko dituen, gehin bat lankinde bat pasatzen ari den momentu txarra.

Fitxa artistikoa: Ingrid Rubio, Carmen Machi, Marc Clotet, Fele Martínez, Carlos Blanco, Pep Tosar, Rubén Sánchez.

Emanaldia: Martxoak 2, osteguna, 18:30ean, Hiriberri Arakilgo Kontzeju etxean.

Sarrera: Libre.