Reciclajes Industriales Balda y Otazu SM enpresak hondakinak kudeatzeko instalazioa du Hiriberri Arakilgo industrialdean. Enpresak bere ingurumen baimen bateratua aldatzeko eskaera egin zuen. Aldaketa eginda, enpresak bere jardueran beste bi hondakin sartu nahi zituen: plastikoa, 160119 EHZ kodea duena, eta plastikoa eta kautxua, 191204 EHZ kodea duena. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; “izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin”.
Bestalde, enpresari oniritzia eman diote bere lantegian aldaketa proiektua egiteko: ibilgailuak gasolioz hornitzeko instalazio bat jartzea. Gobernuak ebatzi du aldaketa ez-funtsezko bat dela, bat etortzen dela Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen legediarekin.