Festa ederra Hiriberrin

Guaixe 2024ko ira. 11a, 13:13

Hiriberriarrek lau egunetako ospakizunak izan zituzten.

Hiriberri Arakilgo festak giro ederrean ospatu dira. Jan-edanak ez dira falta izan. Ezta musika, Sakana Kantuz esaterako. Lehiaketak ere izan dira, besteak beste, mus eta partxisa. Ohiko mozorro egunak eta dantzaldiek ere ez dute hutsik egin.