Hondakinen baimen eskaera atzera botata

Guaixe 2025ko mar. 6a, 11:47

Hiriberri Arakilgo industrialdea. ARTXIBOA

Hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa enpresa bati.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Reciclajes Industriales Balda y Otazu SM enpresari ukatu egin dio egindako eskaera. Hondakinak kudeatzeko Hiriberri Arakilgo industrialdean duen instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatu nahi zituen enpresak. Zehazki, enpresak kudeatzen dituen hondakinen zerrendan beste bi hondakin sartu nahi zituen: balio bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak, likidorik edo bestelako osagai arriskutsurik ez dutenak (160106) eta balio bizitzaren bukaeran dauden pneumatikoak (160103).

Nafarroako Gobernutik titularrari galdetu zioten biltegiratzeko gehieneko kopuruen eta biltegiratzeko baldintzen gainean, eta hark adierazi zuenez, "instalazioan ez da hondakinik biltegiratuko, aitzitik, besterik gabe baskulan pisatuko dituzte, eta ez dira deskargatuko ekoizlearen eta tratamenduaren azken kudeatzailearen arteko igarobidean". Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du ez dela onargarria, instalazioan edo haren funtzionamenduan aldaketarik egiten ez den bitartean, eskatutako jarduera horietatik kanpo dago eta.