Duela 25 urte...

Euskaraz jolasten Hiriberrin

Guaixe 2025ko mai. 20a, 10:02

Kantatzen, dantzatzen, jolasten eta hainbat gauzatan ibili ziren haurrak

Urbaran, Arakilgo euskara taldeak, 3 eta 12 urte bitarteko umeen artean euskara zabaltzeko jarduerak antolatu zituen Aste Santuan. Eta landutako guztia emanaldi batean aurkeztu zuten. Txikienak jantziak egin eta zekizkiten abesti guztiak abestu zituzten. Koxkorragoek hainbat kontinenteetako dantzak erakutsi zituzten, tartean zazpi jauzi. Bukatzeko, Asiatik etorritako herensugea agertu zen Hiriberrin. Jolastuz eta goxoki banaketarekin bukatu zen emanaldia.