Urtero moduan Txitera elkarteak hiriberriarrei Aralarko Albi zelaira igotzeko gonbidapena egin zien. 08:00etan plazatik abiatu eta Berastegiko harrateko magaletik Atara jo zuten eta Artxuetaren atzetik Albira iritsi ziren. Bazkaldu aurretik indarrak hartu eta eztarria garbitu ondoren sukaldariek prestatukoa paella dastatzera eseri ziren hiriberriar mordoa. Bazkalburu musikatuaren ondoren ospakizunean ohikoa den futbol partida jokatu zuten. Iluntzearekin batera, herrirako bidea hartu zuten mendian egun pasa ederra egin ondoren.