Automobilismoa

Alberto Villar, bere klaseko bigarrena Etxalarko Usategien Igoeran

Guaixe 2025eko ekainaren 26a

Alberto Villar, Ibardin Igoeran. AVM

Sakana Motorsporteko Hiriberriko pilotuak bederatzigarren denbora onena egin zuen

Ekainaren 21ean XV. Etxalarko Usategien Igoera jokatu zen. 32 pilotu zeuden izena emanda, eta horietatik hogeik osatu zuten proba. Guztira lau aldiz igo ziren pilotuak, bi entrenamenduetan eta beste bi saio ofizialetan. 

Txapelduna Joseba Beola (Peugeot 208 Rally4) izan zen (03.33.126), Bruno Schererren (Porsche 911 GT3) aurretik (3:36.436). Sakana Motorsporteko Alberto Villar hiriberriarra (BMW E36) bederatzigarren postuan sailkatu zen sailkapen ofizialean edo scratchean, bere klasean, bosgarren klasean, bigarrena (3:49.328).