Duela 25 urte...

Trikimailuren agurra

Guaixe 2025eko irailaren 23a

Trikimailu taldekoak Hiriberri Arakilgo oholtzan. ARTXIBOA

Plaza taldeak Hiriberri Arakilgo festetan izan zuen azken saioa.

Sakandarrez osatutako Trikimailu plaza taldeak Hiriberri Arakilgo festetan esan zien eszenatokiei agur. Arrazoi pertsonalak tarteko, taldekideek taldea desegitea erabaki zuten. Bost urteko ibilbidea egin zuen Trikimailuk eta horietan guztietan Hiriberri Arakilgo festetan emanaldiak izan zituzten. Hiriberriarrek estimatzen zuten taldea zen Trikimailu. Azken emanaldian, agur esateko, xanpainarekin egin zuten topa.