Hiriberri Arakilen udan haurrez bete zen, baina oporraldia bukatuta, gehienek herria utzi zuten. 0 eta 9 urte arteko 23 haur zeuden. Haietatik 17 D ereduan ikasten zuten, gainontzeko 6ak A ereduan. Irurtzungo eskolan edo Etxarri Aranazko ikastolan ikasten zuten. Arratsaldeetan herriko plazan haien presentzia nabaria zen. Baina eguraldi txarrarekin aterpean egoteko tokirik ez zutenez, etxean gelditzen ziren halakoetan.
