Bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzea eskatu zuen Reciclajes Industriales Decons Balda SLU enpresak. Zehazki, lau hondakin mota gehiago kudeatu nahi zituen. Eskaera aztertuta, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak bi hondakin berri kudeatzeko baimena eman dio enpresari: olio eta erregai likidoetatik datozen emultsio ez-kloratuak eta Substantzia arriskutsuak dauzkaten presio-ontzietako gasak, haloiak barne. Baina enpresak kudeaketa eragiketa zehaztu ez duenez, ez dio baimenik eman baztertutako ekipoak eta haietatik kendutako osagaiak kudeatzeko baimena. Enpresak ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu.