Lau eguneko ospakizunak otamenean bat eginda despeditu zituzten hiriberriarrek. Irailaren 4 eta 7 bitartean bazkari, afari, karta joko lehiaketa, jolas, musika eta dantzaldiez gozatzeko aukera izan dute herritarrek.

Herrian barna errondan mozorrotuta ibili baziren ere, plaza eta Txitera elkartea izan dira beste behin ere festaren erdigunea.