Decons Baldak beste hondakin bat kudeatzeko baimena jaso du

Guaixe 2026ko otsailaren 25a

Hiriberri Arakilgo industrialdea. ARTXIBOA

Horretarako aukera eman dio foru administrazioak. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Reciclajes Industriales Decons Balda SMU eskaera onartu du. Hiriberri Arakilgo enpresak gas fluordunik gabeko sandwich erako panelak kudeatzeko eskatu zuen. Horiek isolamendurako materialak dira, 17 06 01 eta 17 06 03 kodeetan zehaztuta daudenez bestelakoak. Foru administrazioak ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa egitea onartu du. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak gobernuak emandako ebazpenaren eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.