Bost zauritu autobian izandako istripuan

Guaixe 2026ko maiatzaren 5a

Istripu bat autobian. ARTXIBOA

Sakanako Aubidean, Hiriberri Arakil parean eta Ihabarko norabidean, bi autok talka egin zuten. 

Sakanako Autobiaren (A-10) 5,5 kilometro puntuan, Hiriberri Arakil parean eta Ihabarko norabidean, bi autok saihesteko talka izan zuten maiatzaren 4an, astelehena, 12:35 aldera. Ondorioz bost pertsona zauritu ziren. Auto batean lau pertsona zihoazen eta bestean gidaria bakarrik. Ezbeharraren tokira Altsasuko parkeko suhiltzaileak Irurtzungo osasun etxeko medikua eta erizaina, medikua zuen anbulantzia eta beste bi anbulantzia bidali zituzten.

Bost pertsonak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Medikua zuen anbulantzian hainbat kolpe hartu zituen 33 gizonezkoa eraman zuten. Beste bi anbulantzietan 23 eta 41 urteko gizonezkoak eta 65 eta 67 urteko emakumezkoa eta gizonezkoa eraman zituzten. Guztiak arin zaurituta. Istripu tokira joandako foruzainak trafikoa bideratzeaz eta ezbeharraren nondik norakoak aztertzeaz arduratu ziren.