1000 GUAIXE

"Komunitatearen berri izateko egiten jarraitu beharra dago"

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko uztailaren 13a

Angel maria Villar Pelegrin, 100. guaixeko jaiotzetan atera zen

1. Zer datorkizu argazkia ikusita?
Sakanako haur pila baten jaiotza batera ikustea, polita da. Baina zerrendakoak ez ditut ezagutzen. 

2. Guaixen atera zinela bazenekien? Zerbait esan zizuten? Noizbait zerbait esan dizute? 
Ez nuen ikusia. Ez zidaten ezer esan. 

3. Zer suposatu du Guaixek zuretzat?
Iruñea eta Hiriberri Arakil artean nabil. Guaixek nire ingurua, bizi garen ibar eder hori, ikusteko aukera ematen dit. Gertu gertatzen dena ezagutzea gustatzen zait. Trebatzen ari diren gazteak nola dabiltzan jakin. Kirola, pilota, begiratzen dut. Herrietako festak. Egiten diren tailerrak. Batzuetan bistaz ezagutzen duzun jendea ikusten duzu eta: “begira zertan dabilen!” Astekaria etxean jasotzen dugu eta hura begiratzen dut, amonarekin. Hari asko gustatzen zaio. Arbizun lehengusuak ditut eta amonak esaten dit: "begira, zure lehengusua Guaixen atera da!" Paperezko prentsarako zaletasuna amonarengandik datorkit.

4. Ondoren noizbait gehiago Guaixen atera zara? Zergatik?
Uste dut baietz, Xotako jokalaria nintzenean. Taldearen maila guztietatik pasa nintzen eta lehen taldearekin entrenatzen luze egon nintzen. Ez nuen jokatu. Taldeak aurrera jarraitu beharra du orain. Ea nola egiten duen. 

5. Nola ikusten duzu Guaixe etorkizunean?
Proiektu oso polita da. Eskertu beharra dago. Komunitatearen berri izateko, egiten jarraitu beharra dago. Garbi dago etorkizunean mugikorraren, webguneren bidez gehiago kontsultatuko dela. Baina papera ere polita da. Norbait ateratzen denean argazkiak moztu eta gorde ditzakezu. Hori polita da. Hala egiten dut. Amonak ni prentsan ateratzen nintzeneko bilduma egina du.