Hiriberri Arakilgo Reciclajes Industriales Decons Balda pertsona bakarreko sozietate mugatuak ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea eskatu zuen. Zehazki, instalazioan kudeatzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 170406 EHZ kodea duena. Hau da eztainu-txatarrari dagokiona, material horretako puskak, totxoak, kableak eta abar kudeatzeko aukera izatea. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak eztainu hondakinak biltegiratzeko baimena eman dio enpresari.