Festei hasiera emateko etxajua Imanol Erbiti txirrindulariak piztu zuen. Ondoren pilota partida izan zen. Haurrendako jolasak, Bixente akordeoi joleak girotutako errondak, otamena, Tximeletaren dantzaldia eta zezensuzkoak osatu zuten egitaraua. Larunbatean egitura antzekoa izan zen. Aldea futbol partida, ibai ondoko bazkaria eta Sakatriken dantzaldia. Igandean Irurtzun erraldoi konpartsa izan zen herrian. Asteburuko ospakizunak motz gelditu zitzaizkien sentipenarekin gelditu ziren hiriberriarrak.
