Hiriberri Arakilgo Kontzejuak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saltzeko bi deialdi egin zituen, bata garilean, bestea agorrilean. Bi deialdien ondoren enpresek ez zuten eskaintzarik aurkeztu eta, beraz, baso aprobetxamendua saldu gabe gelditu da. Hiriberri Arakilgo Kontzejuak larizio pinuz osatutako lotea saldu nahi zuen, eta herriaren ipar-ekialdean dago, El Quemado, El Tajo eta Gaztainzulo dermiotan. Harengatik 117.354,38 euro (BEZik gabe) eskatu zituen.