Bakardade ez hautatuari aurre egiten dio Teknoadineko programak. Eta udazkenerako bi prestakuntza saio antolatu ditu. Aurrena, irailaren 24ean, 10:00etatik 13:00etara izanen da, Adinkeria: estereotipoak, aurreiritziak eta diskriminazioa izenburua du. Hurrengo egunean komunitate ekintza eginen dute eta bazkaria izanen da.
Saioak Hiriberri Arakilgo kontzeju etxean izanen da. Izen ematea doakoa da eta teknoadineko@garaian.eus e-postaren bidez egin daiteke, irailaren 22ra arte. Informazio gehiago nahi duenak 688 75 67 08 telefono zenbakira hots egin dezake.
Bestetik, elkar zaintzen bidez harremanen bidez ongizatea sustatzeko ikastaroa eta
elkarri laguntzeko taldea eratuko da. Horretarako landuko dituzte: gizarte trebetasunak, komunitate partaidetza, harreman berriak, komunikazio eraginkorra, elkar zaintza eta ohitura osasungarriak sustatzea. Iraila eta abendua bitartean hamar saio eginen dituzte. Edozeinek eman dezakete izena, baina 65 urtetik gorakoek dute lehentasuna. E-posta berean eman daiteke izena. Informazioa, berriz, 613 136 448 (Oihane) edo 613 136 446 (Idoia) telefono zenbakien bidez jaso daiteke.