Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxaren antolatzaileek irteera ordua 09:00etan jarri dute. Larunbatean Uharte Arakilgo plazatik abiatuko dira eta Etxarri izanen dute helmuga. Bidean indarrak hartzeko geldialdiak ere eginen dituzte oinezkoek. Martxa bukaeran, Etxarri Aranatzen bazkaria izanen da nahi duten guztiendako. Azaroaren 24an Izurdiaga eta Uharte arteko ibilbidea egin zuten hainbat oinezkok Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana taldeak deituta. Talde berak ilbeltzerako beste martxa bat aurreikusi du, AHTk Burundan eginen lukeen bidea ezagutzeko, hain zuzen.