Locus desertus Argentinara

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Urte hasieran mustu zuen Jon Barbarinek Locus desertus antzezlana. Ia urte betean, arakildarrak batetik bestera eraman du antzerkia eta dantza uztartzen dituen lan berritzailea. Huts egin gabe, Mercedes Castaño zuzendaria izan du lagun bide osoan. Bien lana aintzat hartu eta V. Iberoamerikako Antzerki Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute berriki. Ia 300 lanen artean sailkatu eta gero, jaialdian parte hartuko duten 45 egitasmoen artean dago arakildarrarena. Abenduaren 4tik 13ra ospatuko da nazioarteko jaialdia, Mar de Platan, Argentinan. Sortzaileak bidaia gastuendako laguntza eske dabiltza.