Iaz sortu zen Ihabarko Antzerki Tailerra eta dagoeneko bigarren lana estreinatu du. Abuztuan mustu zuten Alucinaciones antzezlana herriko festetan. Jose Luis Alonso de Sontosen Fuera de quicio lanean oinarritutako lana Irurtzungo kultur etxera iritsiko da bihar, 19:00etan. Arakilgo Udalak antolatu du emanaldia, Udazkeneko Kultur Agendaren barruan. Umorea eta misterioaHoriek dira biharko antzezlanaren osagai nagusiak. Mojen psikiatriko batean kokatzen da istorioa. Hilketa bat gertatuko da bertan. Nor izan ote da? Ez da hori psikiatrikoko sekretu bakarra. Mojek ere ezkutuko mugimenduak dituzte. Zer edo zer trafikatzen dutela dirudi, baina, zer ote? Antzerki dibertigarria iragarri du Jon Barbarinek. Zailtasuna gehitzenBigarren antzezlana da Ihabarko Antzerki Taldearendako. "Iazkoak baino testu gehiago du honek eta korapilatsuagoa da" esan digu aktoreak. Baina ez dira izutzen antzezle berriak; ilusioz beterik daude. 18 bat lagunek osatzen dute taldea, 16 urtekoa gazteena eta 50etik gorakoa helduena. Astean behin elkartzen dira normalean, baina emanaldia gerturatu ahala, entseguak gehitzen dituzte. Gustuko tokian aldaparik ez. Bihar, larunbatean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean.