Fantasia eta ilusioa Arakilera

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

Magiaren mundutik Ihabarrera. Bide hori eginen du larunbatean Eriz magoak. Eta bidaia horretan berarekin ekarriko ditu fantasia eta ilusioa, horiekin guztia baita posible. Haur eta helduendako ikuskizun ederra iragarri du Eriz magoak. Fantasiak eta errealitateak bat eginen dute Arakilen. Magiak janari eginen dio lekua. Denetarako tartea baitago Arakilgo Udazkeneko kultur agendan.Abenduaren 5ean, larunbatean, 18:00etan, Ihabarko elkartean.