Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean aurtengo denboraldiko taldearen aurkezpena egin zuen Azysa-Cetyak Zizur Nagusian. Ekitaldian Indurain anaiak izan ziren. Luis Vicente Otin txirrindulari profesional ohiak koordinatzen du taldea, eta Iñigo Leatxe iruindarra da zuzendaria. 22 txirrindulari ditu taldeak eta tartean aurten 20 urte beteko dituen Mikel Astiz ihabartarra dago. Iaz 34 lasterketa irabazi zituen taldeak eta laugarrena izan zen estatuko rankingean, eta aurten iazko lana hobetzea dute helburu. Azysa-Cetyak Vasconavarro egutegian aritzea du helburu nagusiena, eta klasikoen Espainiako Kopan aritzea. Iazko 100.000 euroko aurrekontua 150.000ra igotzea lortu du taldeak, Cetya eta Conor, WRC, Noi, Arena eta CAN bezalako taldeen babesei esker, eta horrek plantilla indartzea ahalbideratu dio taldeari. Aurten dagoeneko hiru garaipen lortu dituzte, tartean Espainiako kopako lehenengo etapa, Eduard Pradesek irabazi zuena. William Aranzazu eta Ibon Zugasti dira aipatzeko moduko beste bi txirrindulari. TxirrindulariakErik Altuna (Tafalla), William Aranzazu (Colombia), Mikel Astiz (Ihabar), Javier Atxa (Nazar), Brad Carter (Zelanda Berria), Oriol Colome (Bartzelona), Karol Domagalski (Polonia), Mikel Elbusto (Zurukuain), David Gonzalez (Madril), Arkadiusz Kogut (Polonia), Alvaro Lana (Murieta), Juan Carlos Martinez (Zaragoza), Raul Martinez de Morentin (Tafalla), Mauricio Muller (Argentina), Benjamin Prades (Tarragona), Eduard Prades (Tarragona), Pedro Solano (Bartzelona), Michael Torckler (Zelanda Berria), Gabriel Urmeneta (Tutera), Gorka Ursua (Gipuzkoa), Diego Vola (Argentina) eta Ibon Zugasti (Gipuzkoa). Naturgasek Herradaren Gorlako igoerako garaipena errekurritu duOstiralean Gorlako igoera jokatu zen, eta esprint oso estuan epaileek Rural Kutxa talde sakandarreko Jesus Herradari eman zioten garaipena. Arabako Naturgas taldearen ustez, "epaileak Herrada iritsi zen errepidearen alde horretan kokatuta zeuden, eta horregatik Herrada gailendu zenaren pertzeptzioa izan zuten", baina Naturgasen ustez euren taldekide Pello Bilbao nagusitu zen eta horregatik Gorlako igoerako garaipena errekurritu dute.