Mikel Astiz hirugarrena Nafarroako Erlojupeko txapelketan

Guaixe 2010eko maiatzaren 17a

Larunbatean Nafarroako Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Fiteron, afizionatuen mailatik hasi master mailara bitarteraino. 14,5 km-ko proba izan zen. Afizionatuen mailan Seguros Bilbao taldeko Jon Pardo izan zen irabazlea (18:53), Rural Kutxa talde sakandarreko Eneko Etxeberzi 32 segundo atera eta gero. Azysan dabilen Mikel Astiz ihabartarra hirugarrena izan zen, 37 segundora, eta Rural Kutxako Beñat Txoperena bosgarrena, 41 segundora. Rural Kutxako Francisco Javier Moreno zortzigarrena izan zen, minutu batera, eta talde berean dabilen Ion Irigoien urdiaindarra hamabigarrena, 1:16ra. Iraitz Goñi senior mailako txapeldunaAralar Txirrindulari Taldeko Intersport Irabiako Iraitz Goñi arbizuarrak lan bikaina egin zuen. 10.a sailkatu zen Iraitz, 1:07ra, afizionatu asko baino lehenago, eta senior eta master mailako txapelduna izan zen. Zorionak arbizuarrari.