Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Historia laburra du Trotacómicos taldeak. Maiatzean sortu zuten antzerki taldea Edurne Rankinek, Alvaro Moralesek, Patxi Larreak eta Ion Barbarin eta Izaskun Mujika sakandarrek. Ibilbide oparoko antzezleak talde bakarrean bildu eta berehala egin dute tokia Nafarroako antzoki ezagunenetakoan, Iruñeko Gaiarre antzokian. Bestiario zikloa eskainiko dute hiru antzezlanekin. Hiru lanetan maskara izanen da protagonista.Maskararen indarraTrotacómicos taldeko kideek maskara ikastaroa egin zuten berriki Italian eta haren aukeraz maiteminduta geratu ziren. Ikastaro hartan sortu zen Bestiario zikloa. Bertan protagonistak dira aurpegia osatzen duten maskarak. Aurpegia estalita eta hizkera gabe, gorputz adierazpenak eta keinuek berebiziko garrantzia hartzen dute. "Objektu hila bada ere, maskarak agertokian bizia hartzen du. Haren bidez hitzez azaldu ezin diren sentsazioak transmiti daitezke" diote taldekideek.Boskoteak hiru antzezlan eskainiko ditu Gaiarre antzokian Bestiarios zikloaren barruan: Historia de la máscara, El actor y la máscara eta El juego de los objetos. Horietan lehena astelehenean mustu zuten; hurrengo biak, berriz, azaroaren 8an eta 22an eskainiko dituzte hurrenez hurren. Antzezlanak laborategi lan gisa prestatu dituzte, etorkizunean hiruekin lan bakar bat sortzeko asmoz.